Eskualdeko 200 jubilatu inguru elkartu dira Lezikan
Lea-Artibaitik Ondarroa, Lekeitio, Ispaster, Mendexa eta Aulestiko jubilatuak elkartu dira, eta Busturialdetik, Eako jubilatuak.

Egun handia eduki dute gaur [urriak 16] eskualdeko hainbat jubilatuk, Ondarroa, Lekeitio, Ispaster, Mendexa, Aulesti eta Eakoek, hain zuzen ere. Herri bakoitzeko elkarteak euren gustuetara egokitutako egitaraua prestatu dute: besteren artean, aulestiarrek Busturiko Ekoetxea bisitatu dute, eta mendexarrek, Kortezubiko Santana Esnekiak. Bazkaritarako, baina, herri denetako jubilatuak elkartu dira Lezikan, eta zazpi autobusetan heldutako 200 pertsona inguru izan dira. Tripa bapo beteta, Briska, Mus eta Tute Txapelketak egin dituzte.