Etxebizitza erosi edo alokatzeko aukerak ezagutuko dituzte gazteek
Barikuan [urriak 17] izango da hitzaldia. Izena eman behar da.
Etxebizitza eta gazteak erdigunean hartuz, Gaz emantzipaziorako zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzak eta Markina-Xemeingo Udalak Etxebizitza eta gazteak, aukerak eta baliabideak ezagutu hitzaldia antolatu dute. “Saio honetan etxebizitza erosteko edo alokatzeko dauden laguntza eta baliabide desberdinak ezagutzeko aukera egongo da”, adierazi dute antolatzaileek. Barikuan [urriak 17] ipini dute hitzordua, Markina-Xemeingo kultur aretoan; 18:00etan hasiko da, eta ordubete iraungo du. Parte hartu nahi dutenek komunikazioa@markina-xemein.eus helbidera idatzi behar dute.