Euskal Kostaldeko Geoparkearen ordezkaritzak Munduko Geoparkeen Estatuko Sarearen Jardunaldietan parte hartuko du
Katalunian ospatzen ari diren Munduko Geoparkeen Estatuko Sareraren Jardunaldi irekietan parte hartzen dabil Euskal Kostaldeko Geoparkea. Jardunaldiak bihar [urriak 16] amaituko dira. Ainhize Azpiazu Mutrikuko alkatea ere bertan dago.

Euskal Kostaldeko Geoparkea Munduko Geoparkeen Estatuko Sarearen X. Jardunaldi Irekietan parte hartzen dabil Hezkuntza, geologia, geoparkeak izenburupean, Catalunya Central geoparkean.
Ezagutzak eta esperientziak trukatzea, lankidetza indartzea, kudeaketa hobetzea eta baterako ekimenak bultzatzea dira jardunaldien helburu nagusiak. Horretarako, Geoparkeetako ordezkariak, adituak, hezitzaileak, kudeatzaileak eta tokiko komunitateak bilduko dira bertan. “Aurtengo edizioak hezkuntza nabarmentzen du geoparkeen funtsezko ardatz gisa, eta ikaskuntza eta dibulgazio gune gisa betetzen duten eginkizuna nabarmendu nahi du”, adierazi du Geoparkeak. Izan ere, hezkuntza programa berritzaileen bidez, tokiko komunitatearen parte hartzea eta ingurumen kontzientzia arduratsua sustatzen dira, eta gizarte erresiliente eta arduratsua eratzen laguntzen da, “egungo eta etorkizuneko erronketarako hobeto prestatuta egoteko asmoz”.
Munduko Geoparkeen Estatuko Sarearen Jardunaldietan parte hartzen dabil Mutrikuko alkatea den Ainhize Azpiazu, Deba eta Zumaiako udaletako ordezkaritzarekin batera, baita hiru herrietako hainbat ikastetxeetako ordezkarietakin, Geoparkearen erakunde laguntzaileekin, eta Geoparkeko tekikariekin ere. Gainera, Geoparketik jakinarazi dute Gonzalo Torre Geoparkeko Ingurumen koordinatzaileak Geoeskolak: flyscharen hezkuntza eskaintzatik Geoparkearen hezkuntza eskaintzara hitzaldian parte hartuko duela.
Egitarauari dagokionez, jardunaldiek hiru bloke izango dituzte: Hezkuntza formala geoparketan, Klimaren eta jasangarritasunaren erronketarako hezkuntza geoparketan, eta Hezkuntza interpretazioa eta berrikuntza ikaslegeletako geologian. Hala, lurraldeko hezkuntza komunitatea osoari, tokiko eragileei eta Geoparkeen Estatuko Sareko kideei irekita daude jardunaldiak, “Geoparkeek hezkuntzan duten zereginari buruzko esperientziak aprtekatzeko helburuarekin”.
Gainera, topaketek bat egiten dute Unescok Lurraren eta Geoparkeen Zientzien Naioarteko Programa izendatu zueneko hamargarren urteurrenarekin, eta baita, Europako Geoparkeen Sarea sortu zeneko 25. urteurrenarekin.
Horrez gain, Geoparketik jakinarazi dute, Unesco Geoparkeen Elkarte berria aurkeztuko dutela jardunaldietan. “Geoparkeak markaren ikusgarritasunean aurrera egiteko tresna gisa sortu du”.