Goienetxek Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketako bigarren saria irabazi du

42. Euskal Herriko Gazta txapelketa ospatu zuten domekan Idiazabalen. Txapela Kortaria gaztandegiak jantzi bazuen ere, Beñat Egaña mutrikuarrak lortu zuen bigarren saria, Goienetxe gaztarekin. Hirugarren postua Eneko Goiburuk eskuratu zuen, Ondarre gaztarekin.
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako txapelketetan sailkapenik onenak lortutako 40 gaztagile inguruk hartu zuten parte lehiaketan.