Merkatu Txikiak tokiko bederatzi ekoizle eta artisau bilduko ditu Mutrikun
Merkatu Txikia Mutrikuko Beheko Plazara itzuliko da etzi [urriak 18], 10:00etatik 14:00etara bitartean. Oraingo honetan, Alemaniako jai ospetsuenetakoa den Oktoberfest-ari keinu eginez. Izan ere, Mutrikuko Udalak Zampano euskal garagardo artisaua gonbidatu du. Zampanok Alemaniako «errezeta tradizionalagaz» egiten du garagardoa, «kalitatezko lehengaiak» erabilita.
Herriko ekoizle eta artisauek parte hartuko dute beste behin, beraien produktuak erakutsi eta saldu asmoz: Zortziko (artisau ezti ekologikoa), Xarma Poltsak, K. Amets, Goienetxe (ardi gazta), Mikkota Art, Amaia Aberasturi, Ibiri (bertako barazkiak), Ekoalboraz (barazki ekologikoak) eta Gure Ametsa Dantza Taldea (taldeko kamisetak).