12:30ak aldera hasi dira heltzen herriko plazara lehenengo partaideak, eta mokadutxoa eduki dute bertan zain. Antolatzaileak pozik agertu dira egunagaz: "Eguraldiak lagundu digu, eta dena ondo joan da".
Sorginak zirelako gara jaialdia ari dira ospatzen Lekeition gaur [urriak 18]. Goizean Mentxu Amunategi adituagaz sendabelarrak aurkitzen aritu dira herrian zehar, eta arratsaldean hamaika produktu egingo dituzte.