Adinekoen Gizarte Zentroak birpentsatu eta eraldatzeko bidean

Eusko Jaurlaritzak Adinekoen Gizarte Zentroak birpentsatzeko eta eraldatzeko prozesu kolektiboa hasi du, eta atzo [urriak 20] jardunaldia egin zuten Donostian. Lea-Artibaiko ordezkari modura, bertan izan ziren Lea-Artibai Mankomunitateko ordezkariak ere: “Gobernantza ereduak ezagutu genituen, eta profesionaltasuna, digitalizazioa eta parte-hartzea izan ditugu hizpide”.