Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal Kostaldeko Geoparkeak indarrak batu ditu Espainiako Estatuko beste hainbat geoparkerekin

Espainiako Unesco Geoparkeen Elkartea sortu dute ekintza bateratuak bultzatzeko asmoz. Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea izango da elkarteko lehendakariordea.

Espainiako Unesco Geoparkeen Elkartea sortu dute Espainiako Unesco Geoparkeen Elkartea sortu dute.Geoparkea
Garaia Pagola Urriza
Mutriku
2025/10/22

Unesco Geoparkeen Sareko hainbat geoparkek elkarte bat eratu dute “lurraldeen arteko lankidetza eta baterako proiektuak sustatzeko” asmoz, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak ere bat egin du egitasmoarekin. Hala, joan den astean egin zuten aurkezpen ofiziala, Montserraten egindako Jardunaldi Irekietan.

Espainiako Unesco Geoparkeen Elkartea modura izendatu dute elkartea, eta ekimek komunak egitea erraztu nahi du. Horien artean egongo dira, bestean beste, kontratazio partekatuak egitea, laguntzak eta dirulaguntzak eskuratzea, eta zientzia, turismoa eta hezkuntza sustatzeko proiektuak koordinatzea. Halaber, Geoparkearekin batera elkarte berriko kide dira Las Loras, Origens, Cabo Ortegal, Maestrazgo, Montañas do Courel, Catalunya Central eta Lanzarote ere. Azaldu dutenez, aurreikuspenen arabera, datozen egunetan beste bi geoparke gehituko dira elkartera.

Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea izango da elkarteko lehendakariordea, eta positiboki baloratu du elkartearen sorrera: “Elkarteak geoparkeei bultzada emango die, eta nortasun eta ikusgarritasun handiagoa ekarriko du”.

Jakitera eman dutenez, elkartearen eraketak geoparkeei esparru komun bat emateko beharrari erantzuten dio. Izan ere, azken urteetan lurralde horien arteko lankidetza “nabarmen” hazi da, eta baita administrazio publikoekin eta gizartearekin duten harremana ere: “Lan hori sendotzeko eta geoparkeen kudeaketa eraginkorragoa eta agerikoagoa errazteko, beharrezkoa zen beste urrats bat ematea haien antolaketan”. Hori horrela, elkarte berriak baterako ekintzak bultzatzea erraztuko du, besteak beste, turismo azoketan parte hartzea, sustapen partekatua, Espainiar Estatuko turismo eta hezkuntza produktuak sortzea edo sare osoari mesede egingo dioten finantzaketa komuneko proiektuak garatzea. 

Ildo beretik, elkarteak baditu beste helburu batzuk ere: tokiko ekimenak eta ekimen ekonomikoak babestea, bere kideen arteko eta beste erakunde batzuekiko lankidetza indartzea, eta ordezkatzen dituen lurraldeen zientzia, hezkuntza, turismoa eta garapen iraunkorra bultzatuko dituen baliabideak eta jarduerak kudeatzea. Ekintza horien bitartez, Espainiar Estatuko Unesco geoparkeek euren “presentzia eta koordinazioa indartu” nahi dute, “herrialdeko geologia eta kultura ondarea babesten eta hedatzen lagunduko duten sinergiak sortuz”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.