Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

"Arrakastatsua" izan da kalabaza tailerra

Guztira 150 kalabaza banatu ditu Bateratze Guraso Elkarteak, eta beste hainbatek euren kalabaza etxetik eroan eta tailerrean parte hartu dute.

Kalabaza tailerra. Arimen Gaua, gau beltza Plazabarripean elkartu ziren herritarrak atzo [urriak 26].Bateratze Guraso Elkartea

Markina-xemeindarrak hasi dira Arimen Gaurako prestaketa lanetan. Izan ere, atzo [urriak 26] Bateratze Guraso Elkartearen ekimenez, kalabaza tailerrean elkartu ziren herriko ume nahiz euren gurasoak: “Guztira 150 kalabaza banatu genituen guk, eta beste batzuk euren kalabaza etxetik ekarri eta eurena egin zuten. Arrakasta itzela edukitzen duen ekintza da”.

Hala, kalabazak prestatuta, gertu daude barikuan [urriak 31] 19:00etan egingo duten Andaparranda kalejirarako. Hain zuzen ere, kanposatuan hasi eta kalejira egingo dute Aita Santuak, errege-erreginek, jauntxoek, herri xeheak, eskaleek eta hildakoek; pertsonaia aukeratu eta kalejiran parte hartzera gonbidatu diete herritarrei.