Hikodromoa egin dute Barinagan
Azaroaren 8an Euskal Herriko II. Hitano Topaketa egingo da Markina-Xemeinen, eta horren harira elkartu dira Barinagan.
Azaroaren 8an Markina-Xemeinek hartuko du Euskal Herriko II. Hitano Topaketa, eta horren harira, Barinagako auzo-elkarteak hikodromoa antolatu zuen domekan [urriak 26] Kontzejuzarra tabernan. Ahobizi nahiz belarriprestak elkartu ziren bertan, eta “ederto batean” aritu ziren “ezdok eta baidon” praktikatzen.