40 lagun inguru batu ditu Palestinaren aldeko bizikleta martxak
Ondarroa, Mutriku eta Debako Gazte Asanbadek bizikleta martxa egin zuten zapatuan, Palestinaren alde. 10:00etan atera ziren Debatik, eta Ondarroan eman zioten amaiera ibilbideari.
Palestinaren aldeko bizikleta martxko partaideak. Ondarroako Gazte Asanblada. Palestinaren auziari indarrez eustea helburu izanik Ondarroako, Mutrikuko eta Debako Gazte Asanbladek Palestinaren aldeko bizikleta martxa egin zuten zapatuan [azaroak 1]. Antolatzaileek ekimenaren balorazio “ona” egin dute; guztira, 40 lagun inguru batu ziren: “Ekimena ondo atera zen, eta oso harrera ona izan zuen herrietan. Gainera, bidean zehar balkoietatik ere babesa jaso genuen, eta Ondarroara txalo zaparrada artean iritsi ginen. Bertan, janaria geneukan zain”.
10:00etan irten ziren Debatik, eta Mutriku zeharkatu ondoren Itsasaurren eman zioten amaiera ibilbideari. Bertan, elkartasun argazkia atera zuten guztiek batera. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “ezinbestekoa” da Palestinaren alde mobilizatzen jarraitzea.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.
- Argazkia: Ondarroako Gazte Asanblada.







