Koldo Zuazo hizkuntzalariarekin hitanoaren gaurkotasuna eta balioa aztertu dituzte
Koldo Zuazoren hitzaldia, Etxebarrian.Markina-Xemeingo AEK Zapatuan [azaroak 8] izango da Euskal Herriko II. Hika Topaketa Markina-Xemeinen, eta giroa berotzen hasteko asmoz, ZirHika taldearen eskutik Koldo ZuazorenĀ Ezton/baidon eta eztok/baidon: gaurkotasuna eta balioa hitzaldia egon da Etxebarrian. Herritarrak nahiz inguruko herrietako biztanleak bertaratu ziren hitzaldira, eta hitanoaren gaurkotasunari eta balioari buruz aritu ziren Zuazo hizkuntzalariagaz.