Markina-Xemeingo Hikalagunek lehenengo saioa egin dute
Barikuan [urriak 31] egin zuten lehenengo saioa.Markina-Xemeingo AEK. Zapatuan [urriak 8] Markina-Xemeinen ospatuko den Euskal Herriko Hika Topaketen bigarren aldia dela eta, Markina-Xemeingo AEK-k Hikalagun egitasmoa abiatu zuen joan den barikuan [urriak 31]. Uhagonen elkartu ziren zenbait herritar, eta hika berba egitea ipini zuten praktikan, “lagun giro ederrean”. Gogorarazi dute hileko azken barikuetan elkartuko direla, eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezaketela 607 59 62 61 telefonora deituz edo markina@aek.eus helbidera idatziz; hurrengoa azaroaren 28an izango da.