1.200 erabiltzaile baino gehiago ditu Beti On zerbitzuak
Ondarroa da erabiltzaile gehien dituen herria, 421 erabiltzailegaz. Atzetik daude Lekeitio (332) eta Markina-Xemein (171).
Lea-Artibai Mankomunitateko Beti On Telelaguntza Zerbitzu Publikoaren bitartez, larrialdi edo behar bereziren bat duten 75 urtetik gorako pertsonak artatzen dituzte. Hala, gaur gaurkoz, 1.204 pertsona dira zerbitzua erabiltzen dutenak, eta mankomunitateko ordezkariek adierazi dutenez, beste hainbat lagun daude zerbitzua jasotzeko zain.
24 orduz eta urteko egun guztietan funtzionatzen duen zerbitzua da, eta 75 urtetik gorakoei zuzenduta dagoen arren, zenbait betetzen dituzten 65 urtetik gorakoek ere erabili dezakete zerbitzua. Gaur egun, Ondarroa da erabiltzaile gehien dituen herria: 421 pertsonek erabiltzen dute Beti On zerbitzua. Atzetik, Lekeitio dago, 332 erabiltzailegaz, eta Markina-Xemein, 171 erabiltzailegaz.
Herri txikiagoei dagokienez, ostera, Berriatuak pilatzen ditu erabiltzaile gehien, 40, hain zuzen ere. Atzetik daude Etxebarria (27), Ispaster (21) eta Ziortza-Bolibar (12). Itxaron zerrendan daudenez gain, mankomunitateko ordezkariek adierazi dute urtetik urtera zerbitzuaren onuradun kopura “gora eta gora” doala.