Bertso bazkaria egingo dute azaroaren 29an Mendexan
Azaroaren 22ra arte egongo dira salgai sarrerak. Aissa Intxausti eta Aner Peritz ariko dira bertsotan.
Mendexarrek bertsoetaz bertatik-bertara gozatzeko aukera edukiko dute. Azaroaren 29an Mendexako Leagi kanpinean elkartuko dira, eta bertsoak entzun ez ezik, bazkari eder bat ere dastatu ahalko dute herritarrek, bertso-bazkaria izango da-eta. Hala, 15:00etan bazkaldu, eta Aissa Intxaustiren eta Aner Peritzen bertsoetaz gozatu ahalko dute. Sarrerak salgai egongo dira azaroaren 22ra arte Mendexako udaletxean eta Leagi kanpinean, 30 euroren truke.