Bertso Txarri Boda ospatuko dute barikuan Aulestin
Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan, bihar [azaroak 7], Aulestin egingo den Bertso Txarri Bodan.
Urteetako tradizioari jarraipena emanez, Bertso Txarri Boda ospatuko dute bihar [azaroak 7] Aulestin, udalak antolatuta. Ilunzar tabernan izango dute hitzordua aulestiarrek, eta 21:00etan emango diote hasiera ekimenari. Aurten gainera, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan, afaria girotzeko asmoagaz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 45 lagun inguru batuko dira mahaiaren bueltan.