Palestinari elkartasuna adierazteko argazkia aterako dute Mutrikun
Zapatuan [azaroak 8] Mutrikuko kai-muturrean batuko dira, Palestinaren aldeko argazkia ateratzeko.
Mutrikuko murala ezabatu aurretikPalestinaren aldeko gazte komitea Astelehen gauen Mutrikuko Palestinaren aldeko gazte komiteak Palestina askatu jartzen zuen murala egin zuen kai-muturrean. Hurrengo egunerako, aldarria ezabatuta zegoela salatu zuen taldeak, Eusko Jaurlaritzaren eskumena den Portuko agentziak hala agindu zutela azpimarratuz. Gazte komitetik adierazpen askatasunaren kontrako “eraso onartezina” izan dela diote, eta honen aurrean, Palestinari elkartasuna adierazten jarraitzeko helburuarekin, argazkia aterako dute zapatuan [azaroak 8], 11:00etan, Mutrikuko kai-muturrean.
Hasiera batean, gazte komitearen asmoa goiz guztiko egitaraua egitea bazen ere, eguraldia dela eta, bertan behera utzi dute gainerakoa. Hala ere, Palestina jasaten ari den genozidioaren aurrean “ezer egin gabe gelditzea” ez dela aukera bat zehaztu dute gazte komitetik: “Horregatik, kai-muturrean batuko gara zapatuan 11:00etan, elkartasun argazkia ateratzeko. Gure asmoa Palestinaren aldeko aldarria herri guztira zabaltzen jarraitzea da. Beraz, dei egiten diegu herritar guztiei zapatuko elkartasun argazkirako”.