Saharar kanpamentuetara eramateko eskola materiala jasoko du Yaalah Elkarteak
Yaalah Elkarteak Saharar kanpamentuetara eramateko material bilketa jarri du martxan aurten ere. Izan ere, elkarteko kideek Bir Ganduz proiektuari jarraipena emateko Saharara joango dira abenduan, eta bidaia aprobetxatuta, eskola materiala eramango dute kanpamentuetara. Hala, azaroaren 11 [martitzena] izango da materiala uzteko azkenengo eguna: Kurike eta Idiakez herriko dendetan, edota herriko ikastetxeetan utzi daiteke. Besteak beste, arkatzak, borragomak, margoak, zorrozkailuak, erregelak, koadernoak, boligrafoak, estutxeak eta motxilak bezalako materiala bilduko dute.