
Ondarroako Aurrera Kukaña Taldeko kidea da Kevinth Cardona Patiño (Ondarroa, 2001), eta iaz Euskal Herriko I. Kukaña Txapelketa irabazi zuen. Kukaña Taldeko kideekin batera, urtero antolatzen du Euskal Herriko Txapelketa, gero eta oztopo gehiagogaz. Kirol horren aldeko militantea da: "Ezin dugu onartu gure herriaren ondarearen zati bat galtzea".

Hiru Haundiak lasterketan parte hartu du lehenengoz Josu Juaristi Urrutibeaskoa amorotarrak, eta 18 orduz azpitik lortu du 101 kilometroko erronka fisiko eta mentalari aurre egitea. Diziplina, motibazioa eta mendiarekiko pasioagaz batera, Juaristirentzat ingurukoen babesa ezinbestekoa izan da aurrera egiteko.

Eskafandra 2024ko udaberrian sortu zen taldea da, Joseba Iturraspe eta Raimundo El Canastero taldeko Iban Martin lekeitiarren elkarlanaren harira.