Lantegi Batuak Erakundeko langileek HITZA bisitatu dute
Berriatuko Lantegi Batuak Erakundeko langileek HITZAk Markina-Xemeinen daukan bulegoa bisitatu dute gaur [azaroak 10]. Lea-Artibai eta Mutrikuko komunikazio proiektua eta kazetarien eguneroko lana ezagutzeko aukera izan dute bertoko langileen eskutik.
22-65 urte bitarteko hogei langilek bisitatu dute bulegoa, eta eguneroko funtzionamendua ezagutzeaz gain, egunkaria sortu zenetik horrek izan duen bilakaeraren berri eman diete HITZAko langileek Lantegi Batuak Erakundeko langileei. Gainera, paperaren eta Internetaren garapenari buruz ere aritu dira. Amaitzeko, galdera-erantzunetako tartea izan dute, eta guztiek batera talde argazkia atera dute erredakzio kanpoan.
