Palestinaren aldeko elkartasun argazkia atera dute Mutrikun
Zapatuan Mutrikuko kai-muturren batu ziren herritarrak, Palestinaren aldeko elkartasun argazkia ateratzeko.
Palestinaren aldeko elkartasun argazkia.Mutrikuko Palestinaren aldeko gazte komitea. Palestinaren aldeko aldarria herri guztira zabaltzen jarraitzea helburu izanik, Palestinaren aldeko elkartasun argazkia atera zuten zapatuan Mutrikun, Palestinaren aldeko gazte komiteak deituta.
Hasiera batean antolatzaileen asmoa goiz guztiko egitaraua egitea bazen ere, eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten gainerakoa. Hala ere, kai-muturrean batu ziren zapatuan, 11:00etan, eta Palestinari elkartasuna adierazteko asmoz, argazkia atera zuten, “aldarriz beteta”.