Unai Goitia aulestiarrak irabazi du Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa
Aiako Urdaneta auzoan jokatu da txapelketa, eta Goitiak 88 jasoaldirekin irabazi du txapela. Hirugarren postuan Ugaitz Orbegozo mutrikuarra geratu da.
Irabazleak, atzo [azaroak 9], Urdanetan.Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa Jai giro bete-betean sartuta daude Aiako Urdaneta auzoko biztanleak, eta atzo [urriak 9] punta-puntako herri kirolarien lana ikusteko aukera egon zen auzoko frontoian. Alde batetik, 1. mailako aizkora txapelketa lehiatu zuten emakumeek, eta bestetik, Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa lehiatu zuten gizonek. Azken horri dagokionez, Aulestiko Unai Goitia izan zen txapelduna.
Goitiak nagusitasunez lortu zuen txapela, izan ere, bigarrenak baino 20 jasoaldi gehiago egin zituen: 88 izan ziren Goitiak egindako altxaldiak, eta 68, Joseba Pagadizabalek egindakoak. Hirugarren postua Ugaitz Orbegozo mutrikuarrak lortu zuen, 59 altxaldigaz.
Emakumezkoen aizkora txapelketari dagokionez, Nerea Arruti izan zen azkarrena, eta lanak 10 minutu eta 39 segundoan amaitu zituen. Bigarren Oihana Fernandez de Barrena geratu zen (00.11,12) eta hirugarren Laiene Pikabea (00.13,56). Atzetik geratu ziren Irati Astondoa eta Malen Barrenetxea.