2026ko aurrekontuetan ekarpenak egiteko deialdia zabaldu dute
Lekeitioko Udala 2026ko aurrekontua prestatzen ari da eta herritarren iritzia jaso nahi du. Horregatik, aurrekontuetan ekarpenak egiteko epea zabaldu du, azaroaren 17ra arte egongo da horretarako aukera.
Azaldu dutenez, herritarrek etxeetan eskuorria jasoko dute eta hori bete eta udal eraikinetan aurkeztu besterik ez dute egin behar haien iritzia jasotzeko. Horrez gain, inprimakia internet bidez ere betetzeko aukera dagoela gogoratu dute. Baldintza bakarra jarri dute udaletik: Lekeition erroldatuta egotea.
Era berean, azpimarratu nahi izan dituzte 2025eko prozesu parte hartzailean lekeitiarrek proposatutakoak aurrera eraman ahal izatea. Horiek balioan jartzeko zerrenda kaleratu dute 2025ean egindako proiektuak: herritarrentzako aparkaleku sistemako berrikuntzak, Andraetxeko hobekuntzak, eskolako patio inklusiboa, etxebizitza turistikoak arautu eta ‘eremu tentsionatu’ moduan erregistratzeko emandako aurrerapausoak edota Mendiota ontziola eta ondoko eraikinaren berrikuntza.