Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi herriren arteko besarkada: Euskal Selekzioa eta Palestina

Zapatuan futbola bi herriren arteko loturaren erakusle izango da. Euskal Selekzioa eta Palestinaren arteko partidua hartuko du San Mamesek, 20:30ean, eta Gernika-Palestina deialdi herritarrak palestinarrekiko elkartasuna zelaitik kanpo ere adierazteko deia egin du. Palestinarekin Elkartasuna taldeak ere horrela egingo du, partidu aurretik.

Gernika-Palestinak harrera egin zien jokalari palestinarrei, martitzenean.Gernika-Palestina
Ainhoa Astarloa Beotegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/11/12

Futbola elkartasunerako bozgorailu bihurtuko da zapatuan [azaroak 15], bakea defendatzeko eta eskatzeko helburupean San Mamesen jokatuko den partiduagaz. Hain zuzen ere, Euskal Selekzioak eta Palestinak elkartasuna oinarri izango duen nazioarteko norgehiagoka jokatuko dute, 20:30eatik aurrera. Historia egingo dute, gainera, ze, partidaren aurkezpenean aipatu zuten moduan, Euskal Selekzioaren aurkakoa izango da Palestinak Europako selekzioen aurka jokatuko duen nazioarteko lehenengo partida.

Horren aurrean, Gernika-Palestina deialdi herritarrak “genozidioarekin amaitzea beharrezkoa” dela berretsi du partidu horren atarian, besteak beste. Hala, beraien helburuen eta egiterkoaren filosofiaren zentroan bi printzipio finkatu dituzte; alde batetik, palestinarrei hitza ematea, eta bestetik, Palestina babesteko konpromisoa sustatzea. Gauzak horrela, helburu edo printzipio horiek kontutan izan dituztela zehaztu dute, eta Gure Eskurekin eta Gu ere bai!-rekin batera, Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidak ardaztuko duen “egun osoko ekimena” aurreikusi dute: “Palestinarrek leku berezia izangu dute egunean zehar antolatuko diren ekimenetan, elkartasun martxatik hasita, eta partidan amaituta”.

Izan ere, martitzenean [azaroak 11] heldu ziren palestinar jokalariak Loiuko aireportura, eta harrera egiteko bildu ziren bertan. Euskal dantzen eta txalapartaren bidez hartu zituzten Loiura bertaratutakoek jokalariak. Ibon Meñika Gernika-Palestinako kidea pozik agertu zen palestinar jokalarien etorrerarekin: “Ongi etorri Euskal Herrira. Guretzako ohore bat da zuek hemen jasotzea. Badakigu zapatuan futbol partida bat baino gehiago jokatuko dela; garrantzi handia duen ekimen bat da, eta Euskal Herria zuen etxea izatea nahi dugu”. Eta, Gernika-Lumoren humiltasun eta errespetutik Euskal Herriak “memoria” duela esan, eta “argi eta garbi” aldarrikatu zuen “Euskal Herria beti Palestinar herriaren ondoan” egongo dela.

Egun berezia izango da, beraz, zapatukoa, eta horrela adierazi zuten iragan domekan [azaroak 9] Euskal Herriko komunitate palestinarrak egindako agerraldian. Futbol partida bat baino “askoz gehiago” izango da zapatukoa, euren hitzetan: “Bi herriren arteko besarkada izango da, badakitelako nortasuna bizirik mantentzeak zer esan nahi duen”. Halaber, munduari Palestina existitzen dela erakusteko aukera bat dela nabarmendu zuten, zutik jarraitzen duela eta kirol kulturen arteko zubia izan daitekeela, eta zelan ez, “erresistentziarako eta askatasunerako hizkuntza komuna”.

Horregatik, Israelen okupazioak eraildako pertsonak, dena galdu dutenak, eta genozidioa jazan duten, eta jazaten ari direnak omenduko ditu Gernika-Palestina deialdi herritarrak partidua baino lehen. Jakitera eman dutenez, Arriagatik San Mameserainoko “martxa solidarioa” antolatu dute 17:30ean, eta ostean, “Gazan genozidioan hildako pertsonak gogoratzeko” ekimen bat egingo dute, San Mamesera sartu orduko. 

Palestinarekin Elkartasuna

Palestinarekin Elkartasuna taldeak, bere aldetik, Euskal taldeen harmaila desberdinekin bat egin, eta beste horrenbeste deialdi egin ditu zapaturako; Osasunako Indar Gorri, Alaveseko Gazte Bultzada, Real Sociedadeko Iraultza 1921, Athleticeko Herri Norte eta Iñigo Cabacas Herri Harmaila, S.D. AmorebietakoIndar Horibeltz, Barakaldo C.F-ko X eta S.D. Eibarko zale taldeak batu, eta eraildako kirolari palestinarrei omenaldia eginez hasiko dute zapatua. 13:00etan jarri dute hitzordua, Arriaga Plazan, eta euskal kirolarien eskutik lore eskaintza egingo diote. Amnistiaren aldeko brindisa ere antolatu dute, 7 katu tabernan, 15:00etan. Ostean, Palestinar erresistentziaren aldeko aldarrikapenez beteriko kalejiran bilduko dira, 18:30ean, Areatzatik San Mamesera arte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.