Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eskafandra bat, musikaren itsaso berrietan nabigatzeko

Eskafandra izena du Joseba Iturraspe eta Iban Martin lekeitiarrak buru dituen musika bidaia berriak. Musika arloko eskarmentu haizea poparean, doinuen marea desberdinetara egin dute ziaboga, portu berriak esploratzeko prest.

Alex Uriarte Atxikallende/Mikel Reina Barros
Lekeitio
2025/11/12

Arrain abisalek badakite hondoan irauten, ilunaren ilunean. Baina batzuetan urazalera atera behar izaten dute, arnasa berreskuratu, argia igarri. Joseba Iturraspe musika arloko arrain abisala da: oparoa du ibilbidea, sakona eskarmentua. McOnak taldearen ontzian hainbat itsaso zeharkatu ditu lekeitiarrak, baina orain abentura berri bati egin dio abordatzea: Eskafandra taldeari. Beraien abestiak Interneteko sare amaiezinean dastatu daitezke, eta abendu bueltan beren opera prima formatu fisikoan plazaratuko dute.

Bi urte inguru joan dira, Iturraspe “bestelako” kezka musikalei erreparatzen hasi zenetik. Zirriborro eta akorde progresio batzuk ondo gordeak zituen, ordura arte ontzen zuen zeltiar folk rocketik aldentzen zirenak, eta bere lagun eta herrikide Iban Martin ekoizle eta musikariari erakusten zizkion. Bien arteko labean egosi zuten Eskafandra proiektua, eta gerora bildu zitzaizkien gainontzeko kideak: Maren Seijo, Maider Zubizarreta eta Elena Lezaun.

Joseba Iturraspe: “Eskafandra ez da McOnak taldeko abeslari ohiaren proiektua”

Kartak mahaigaineratuta daude, eta argiki erakusten dute Eskafandra “ez dela McOnak taldeko abeslari ohiaren proiektua”: “Aurretiaz izandako proiektuei asko zor diet, baina proposamen hau bestelako koordenadetan lerratzen da”. Eskafandrak pop musika du ontziaren masta, baina oihalek orain arte gutxi erabilitako musika tresnen, lengoaien eta eraginen telak dituzte: sintetizadoreak eta baliabide elektronikoak. “Lurralde berriak esploratu” dituzte, orain arte beraien radarrean hainbeste agertzen ez ziren taldeak ere aztertuta: Tatxers, Borla, Biznaga edota Carolina Durante.

  

Popa, baina ez hutsala. Tradizioz, euskal musika eta aldarria koktel ontzian nahastean, distortsioa izan da haren zukua. Mareak, baina, aldatu egin dira, eta korronte berriek bestelako urak dakartzate: “Ustez estilorik entzungarriena izanik ere, popak asko du aldarrikapenetik. Alde horretatik, musikaz harago doan proiektutzat dut Eskafandra”. 

Itsas munduaren iruditeria dario taldearen estetikari, baina, Iturrasperen arabera, “herri nortasun” baten zati da imajinarioa bera: “Itsasoa edozein lekeitiarrentzat zutabe da beti; dena dela, herri izaera horri ikusmolde intimoago edo introspektiboago batetik erreparatu diot oraingoan”. Ibai Silicato herrikidea arduratu da iruditeria hori guztia diseinura eroateaz.

Musikaren kolektibotasunaz.
Ni txiki askok gu erraldoi bat sortzen dute. Gizarteari begiratzeko, norbanakoari begiratu dio Iturraspek: (auto)kritikotasuna, etsipena, desengainua nahiz ilusioa darie abestien hitzei. “Kolektibotasuna indarrez husten ari dela ikusten dugu, eta, horrexegatik, haren indarra erreibindikatu gura dugu”. Batasunerako dei horren isla dira lehen albumeko kolaborazioak: Zikineko Bedia, Mikosiseko Carla eta 48280 kolektiboko Lil musikariek egin dituzte ekarpenak.

“Niretzat erosoena alde akustikotik ekitea da, eta ostean Ibanek hazi horri talde ikuskera ematen dio”

Azken horrek, hain zuzen, McOnaken Tabernako Argiak abesti entzutetsuaren moldaketan esku hartu du. “Hasieran zalantzaren bat edo beste izanagatik ere, Lilek kantuaren esentzia goitik behera errespetatu du, baina gai izan da bere xarma propioa txertatzeko”, dio abeslariak. Album berriaren sormen prozesua “elkar lotzen” diren elementuetatik abiatu da: “Ideia edo kontzeptu batek doinu zein progresio batzuk iradokitzen dizkit, baita alderantziz ere; niretzat erosoena alde akustikotik ekitea da, eta ostean Ibanek hazi horri talde ikuskera ematen dio”. 

Josu Erbiti izan da baxuaren eta bateriaren grabaketen patroia; gainontzeko osagaiak Martinen lemak gidatu ditu, bere estudioan. Masterizaziorako, Ultramarinos Costa Brava estudiora jo dute. Dena dela, “etxean kozinatutako albuma” da. 

Urtarrilaren 8an, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute album berria; otsailaren 21ean, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean

Egitasmo berriaren aurkezpena lasaitasunez egin gura dute, patxadaz baina abante betean. Itsasontziaren makineria olioztatuta eta itsas legoak egiteko prest dago, eta jadanik aurreratu daitezke porturatuko diren lehen bi oholtzak: Bilboko Kafe Antzokia, urtarrilaren 8an, eta Azpeitiko Sanagustin Kulturgunea, otsailaren 21ean; bietan ala bietan Herenegun talde donostiarra izango dute bidaide. Uda bitarte, “dozena bat kontzertu ematea” ageri da taldearen nabigazio kartan.

Handi ala txiki, zein da zure aukera?, dio album berriko pasarteetako batek. Musikaren eta kultur eskaintzaren isla da: “Badirudi plaza txikiak ate gehiago txikiagotzen ari direla, eta handiei, berriz, makro- aurrizkia ipini behar zaiela nahitaez; horrek tarteko biodibertsitate guztia galbidera darama”. Iturraspek, ildo horretatik, argi du Eskafandra “handira barik, txikira” gehiago joko duen egitasmoa dela: “Ez da jai giro udatiarretarako proposamen alai eta dantzagarria; beraz, uste dut proiektu txikiei aterpea ematen dieten areto, gaztetxe eta espazio txikiak izan beharko liratekeela Eskafandraren habitat naturala”.

“Eskafandraren kontzertu bakoitza kontzientzia kolektiboa sortzeko plaza eta ondo pasatzeko arnasgune izatea nahi dugu”

“Denok gara Fandro”.
Abestietako bat, homonimoa, irudiz ere jantzi dute. Beñat Goia eta Arkaitz Bertiz nafarrak izan dira bideokliparen armadoreak. Proiektuaren zeruertza “bikain” ulertuta, Fandro pertsonaiaren istorioa ageri da ikus-entzunezko artefaktuan: “Beti irribarretsu exijitzen zaigun zoriontasun utopiko horren bilaketan etengabe ibiltzea ezinezko zaien denak dira Fandro; abesti eta bideoklip horrek balizko zoriontasun hori ezbaian jartzea du helburu”.

Xume, intentsu eta intimoak izango dira Eskafandraren zuzenekoak: “Handinahirik gabeko zerbait, egiazkoa. Kontzertu bakoitza kontzientzia kolektiboa sortzeko plaza eta ondo pasatzeko arnasgune izatea nahi dugu”.

Erlazionatutako edukiaHitz eta Pitz: Joseba Iturraspe (Eskafandra)Eskafandra taldeak bere lehen diskoa aurkeztu du

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.