Euskararen bilakaeraren lekuko den Rementeriaren liburua aurkeztu dute
Jose Mari Rementeriaren liburuaren aurkezpena Ondarroan.Maribel Aiertza Jose Mari Rementeriaren Euskerazko dotrinak. Kristau katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962). II. Gipuzkeraz lana aurkeztu zuten atzo, Ondarroako Kalapitxi kapillan. Liburuak gipuzkeraz argitaratutako doktrina guztiak jasotzen ditu, edizio ezberdinak berezitia, gainera.
Euskaltzaindiarekin batera argitaratu du Labayru Fundazioak liburua, eta ondorioz, egilearen herriko aurkezpenean izan ziren Euskaltzaindiako Andres Urrutia ondarrutarra, Labayru Fundazioko Adolfo Arejita arratzuarra, eta Rementeriaren liba Maribel Aiertza.
Hain zuzen ere, Aiertzak nabarmendu zuen euskararen bilakaeraren lekukotasun baliotsua gordetzen dutela tokian tokiko euskaran argitaratu ziren doktrinek, eta horiek “maitasun handiz” bildu zituela bere osabak: “Haiek biltzen eta aztertzen eman zuen bizitzaren zati handi bat. Lan honek gure hizkuntzaren bilakaeraren lekukotasun baliotsua eskaintzen du, dotrinen bidez euskeraren historian barrena ibiliz”.
2018an argitaratu zuten lehen liburua —Bizkaieraz—, eta Nafarroakoa be prest utzi zuela egileak.