
‘Ali, Eli, Oli lehian’ liburua kaleratu du Maribel Aiertza Rementeriak. Normalean idazten dituenentzako baino txikiagoentzako istorioa da. Berriatuko Lami eta Maru erraldoien liburua ere idatzi du.

Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzak 2,4 milioi euro bideratuko ditu Elantxobe, Ea, Ondarroa eta Lekeitioko portuen garbiketa integrala egiteko. Eguzkik "ondo" baloratu du egingo den inbertsioa.

'Euskara gara' leloa izango du ardatz 24. Korrikak, Euskal Herriko kale eta etxeak euskararen arnasagaz betetzeko. AEK-k Errigora egitasmoa omenduko du oraingoan, txikitasunaren garrantzia erdigunean jarriz.

Amandarri Triatloi Taldeak Euskal Triatloi Zirkuituan bigarren geratu da. Bilatzen ez duten helburua bada ere, "ezustean" heldu delako, Amandarrikoak lorpenagaz "pozik" agertu dira. Orain, hasi berri duten triatloi eskolaren ikasturtean dute arreta jarrita.

Barikuan [azaroak 14] Elite Txapelketako finalak hartuko ditu Miruaitz frontoiak. Batetik, Elaia Gogenola eta Maialen Aldazabal Maite Ortiz de Mendibil eta Oaia Otañoren aurka, eta bestetik Urko Lekerikabeaskoa eta Unai Uranga Zuhaitz Arrillaga eta Ortzi Aldazabal Argoitiaren kontra.

Mutrikuko laukoteak Santana 27 aretoan esango dio agur bere ibilbideari, gonbidatu bereziez inguratuta. Besteak beste, Zea Mays, Zarama, Baldin Bada eta Jotakieko kideak izango dira gonbidatuak. Sarrerak salgai daude.

Bizkaiko Mendi Federazioak, Aulestiko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Bedartzandiko gunea egokitu du eskalatzaileentzat. Hiru gunetan banatuta, 31 bide berri jarri dituzte, 10 eta 60 metro artekoak; erabilera librea edukiko dute.