Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jarraikortasunaren saria irabazi dute

Amandarri Triatloi Taldeak Euskal Triatloi Zirkuituan bigarren geratu da. Bilatzen ez duten helburua bada ere, "ezustean" heldu delako, Amandarrikoak lorpenagaz "pozik" agertu dira. Orain, hasi berri duten triatloi eskolaren ikasturtean dute arreta jarrita.

amandarri
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2025/11/13

Lasterketak ez dira irabazten bakarrik. Batzuentzat, galduta ere irabazi daiteke, batez ere lasterketetan, non bakarrak irabazten duen. Beste batzuentzat, berriz, soilik lasterketa amaitzea irabaztea izan daiteke. Horretarako, lasterketaren luzera kontuan hartu behar da. Euskal Triatloi Zirkuituak, adibidez, hamabi proba ditu, eta guztiak kontuan hartuta, Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldea bigarren izan da. Batzuetan ez duelako onenak irabazten, horrelakoetan jarraikortasunak eta tematia izateak asko balio duelako.

Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeak Euskadiko Txapelketan bigarren postua lortu du, gizonezkoen taldekako sailkapenean. Kirolariak “ezustean” harrapatu ditu lorpenak. Zirkuituari begira egoten badira ere, aitortu dute ez direla horretan oinarritzen: “Ez gara emaitzetatik bizi garen kluba, baina egia da horrelako emaitzak beti direla ongi etorriak, batez ere taldekakoak direnean”. Ilusio hitza errepikatu dute behin eta berriz.

Euskal Triatloi Zirkuituak hamabi proba ditu, eta erdia baino bat gehiago lehiatu behar dira sailkapen orokorrean egoteko. Euskadiko Txapelketaren mailako probek A koefizientea dute, eta 350 puntugaz neurtzen dira; gainerako probek B koefizientea dute, eta 300 puntu banatzen dira. Behin-behineko sailkapenek parte-hartzaile bakoitzaren emaitza guztiak dituzte, eta zazpi denbora onenak hartzen dituzte kontuan. Hau da, sariak emaitzak bakarrik ez, parte hartzea eta erregulartasuna ere hartzen ditu kontuan.

Irabazleak “pozik” daude, batez ere, Amandarriren “lehiatzeko ilusioa eta gogoa” saritu delako. Ez dute urteko helburu bezala izan, eta horregatik, ongi etorria bikaina izan da taldean. Azaldu dutenez, Alusigma bezalako taldeek ez dituzte proba guztiak lehiatzen, bestelako zirkuituetan ere parte hartzen dutelako: “Euskal Herriko talderik onena eta indartsuena da Alusigma”. Horrelakoek mesede egin diete; izan ere, parte hartu duten zazpietatik bost irabazi dituzte. Amandarriren parte hartzea “zabala bakarrik ez, ona ere” izan da zirkuituko proba askotan: Hondarribiko, Mutrikuko eta Bilboko triatloiak irabazi dituzte aurten taldeka. Futbolagaz alderaketa egin dute, liga erregularrenak irabazten duelako eta Txapeldunen Liga talderik onenak. 

Izarra
Era berean, Mikel Arrasateren denboraldia nabarmendu dute Amandarritik. Iaz, Alpe d’ Huez-eko lasterketa irabazi zuenetik, “etengabeko hobekuntza” izan du gazte lekeitiarrak: “Maila oso altuko probak irabazi ditu, Lekeition bigarren izan zen, baina Olinpiar Jokoetan lehiatzen duen australiar bati korrikako eremura arte eutsi zion”. 

Arrasateren “umiltasuna” nabarmendu dute, baita gauza zailak erraz egiten dituela ere: “Egunerokotasunean berarekin gaudenok agian ez gara konturatzen zelako kirolaria dugun gure etxean. Ikusgarria da egin duen denboraldia, txapela kentzekoa». Hori gutxi ez eta, urriaren hasieran lehen aldiz ironman erdia osatu zuen Iparraldeko Landetako Challenge Vieux Boucau lasterketan. Hau da, 1,9 kilometro igerian, 90 kilometro bizikleta gainean eta 21,1 kilometro korrika egin zituen. “Europa mailan punta-puntako triatloia da, irteera lerro izugarri batekin”, azaldu dute. Distantzia horietan parte hartu zuen lehenengo aldia izan bazen ere, ez zuen “arazorik” izan. Hain zuzen ere, lasterketa “bikainaren” ostean, seigarren postuan amaitu zuen Arrasatek, “izugarrizko emaitza” lortuz.

“Ez gara emaitzetatik bizi garen kluba, baina egia da horrelako emaitzak beti direla ongi etorriak, batez ere taldekakoak direnean”

Horregatik, eta orokorrean denboraldian izan dituen emaitza ikusgarriengatik, beste talde batzuetako eskaintzak mahai gainean ditu. Arrasateren izena zabaldu bakarrik ez; oro har, bere lorpenekin, Amandarrirena ere gero eta gehiago zabaldu da.

Hala ere, argi dute taldearen helburua bestelako bideetatik doala: “Gure sena ez da aldatzen; jendea probetan izena ematera animatu nahi dugu, eta lehiatzeko beldur hori kendu. Azken batean, badaude soilik entrenatzen eroso daudenak, baina batzuetan beharrezkoa da erosotasun horretatik ateratzea eta norberari erronkak jartzea”. 

Lan karga handiena
Orain, ikasturte hasieragaz batera, triatloi eskolagaz hasi berri dira beste urte batez. 55 ume inguru dituzte, eta pozik daude monitoreak ere lanerako daudelako. “Lagun kopuru aldetik, nahikoa egonkor mantentzen gara. Ezingo genituzke beste asko hartu, gure egiturak ez duelako beste askotarako ematen”. Eskola dute oinarri, eta helburu dute “bizi ohitura onak hartzea eta euskaraz kirola egin eta kirol minoritarioak erakustea”. Horretarako, euskara eta formakuntza hezitzailea “ezinbestekotzat” jotzen dituzte. Azken batean, eskola da “lan karga handiena” eragiten diena, antolaketa eta funtzionamenduari dagokionez. Nagusiena entrenatzeko zein lehiatzeko «errazagoa» dela diote, bakoitzak bere antolaketa propioa egiten duelako, taldekako entrenamendu saioak osatzen saiatzen badira ere. 

Aurreko urteetan bezala, Zornotzako taldekako proban hasiko dute denboraldi berria, otsailean: “Gurea bezalako klubetako talde sena bultzatzen duten lasterketak dira”. Baina oraindik hilabeteak falta dira horretarako. Lekeitioko eta Zarautzeko triatloiak begiz jota dituzte, baina “helburu handirik gabe”. Izan ere, lasterketetan parte hartzen jarraituko dute, eta emaitzak, modu batera edo bestera, helduko dira, bakoitzak bere lorpenak dituelako.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.