Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Arrillaga-Argoitia eta Gogenola-Aldazabal bikoteak elitekoak dira

Mutrikuko Miruaitz frontoiak hartu zituen barikuan [azaroak 14] Elite Txapelketako finalak.

Mutriku elite finala neskak
Mikel Reina Barros
Mutriku
2025/11/17

Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen Elite Txapelketak baditu txapeldun berriak. Aurten lehen aldiz Mutrikuko Danok Bat elkarteak neskena zein mutilena batera antolatzeko ardura hartu du eta barikuan [azaroak 14] jokatu zituzten Miruaitzen finalak.

Emakumezkoetan, Elaia Gogenola eta Maialen Aldazabal ziren hautagai nagusiak, eta pronostikoak bete egin zituzten. Lehen setean erabateko nagusitasuna erakutsi zuten, 4-1 eta 8-3 aurreratu ziren. Maite Ortiz de Mendibil jokoz kanpo utzi nahi izan zuten eta jokoa Oaia Otañorengan bideratu. Gasteiztarra saiatu zen mutrikuar gazteari laguntzen, baina jokoaren amaieran ezin izan zuen: 15-5. bigarren jokoan bai gehiago sartu zen jokoan eta 0-4 aurreratzea lortu zuten. Pixkanaka berriatuarrak berriro partidari neurria hartu zioten eta hutsegiteak sahiestu zituzten. Partida berdindu egin zen bigarrenean, tanto luzeagoak ikusi ziren eta testuinguru horretan Gogenolak bere kalitatea erakutsi zuen tantoak amaitzerakoan: 15-11.

Gizonezkoetan ere goitik beherako partida ikusi ahal izan zuten zaleek. Bi partida partida berearen barruan. Lehen jokoan oso nagusi izan ziren Urko Lekerikabeaskoa eta Unai Uranga. Zuhaitz Arrillaga eta Ortzi Aldazabal Argoitia ezinean aritu ziren, aurkariek beti pilota bat gehiago sartzen zuten. Gainera, aurrelariak izan zituen errematatzeko aukerak ez zituen baliatu. 10-4koarekin lehen seta apurtu zuten Lekerika gazteak eta Urangak, azkenean 15-9 gailendu arte. Atsedenaldian, berriz, Arrillagak eta Argoitik bestelako partida jokatu zuten, hutsegite gutxiago egin zituzten eta aurrean gehiago asmatu zuten. Hasieratik hartu zuten aurrea (1-4 eta 3-9) eta bolada ona baliatu zuten finala hirugarren setera bidaltzeko: 8-15.

Bide gorabeheratsuaren ostean, ikusi beharra zegoen zer nolako bidetik joko zuen hirugarren joko laburrak. Berdintasuna izan zen nagusi hasieran, baina Lekerikabeaskoak eta Urangak bazirudien bideratuta zeukatela 4-2koarekin. Ezta gutxiago ere, gernikarraren sake faltarekin tarteko, Arrillagak errebotean egin zuen azken tantoa 4-4nako berdinketarekin.

Antolatzaileek txapelketa guztian zehar bertaratutako jendetza nabarmendu dute, batez ere finalean. Orokorrean, lehiaketaren mailari dagokionez, puntista gazteagoak parte hartu dutela azpimarratu dute. Hain zuzen ere, horietako asko Daniara joango dira hurrengo hilabeteetan: Txanika, Argoitia, Mandiola edota Zelaia, besteak beste. “Jende asko elkartu da partida guztietan, eta finalean are gehiago. Pilotari gazteagoak izan ditugu aurten, baina erakutsi dute harrobian lan ona egiten dela eta puntista onak ateratzen ari garela eskoletatik”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.