Azaroaren 26ra arte erosi daitezke Erroak Loran jaiko bazkarirako tiketak
Azaroaren 29an ospatuko dute Berritxuarren Jaia, eta asteburu guztirako ekintzak antolatu dituzte Goikolau Elkarteak eta Berriatuko Udalak.
Azaroaren amaieragaz batera badator Erroak Loran: berritxuarren jaia. Azaroko azken astebururako, Goikolau Kultur Elkarteak eta Berriatuko Udalak egitarau oparoa antolatu dute askotariko ekintzekin.
Azaroaren 29an ospatuko dute Erroak Loran eta frontoiko bazkarirako tiketak salgai jarri dituzte dagoeneko. Azaroaren 26an 15:00etan amaituko da tiketak erosteko epea. Udaletxean jarri dituzte salgai. Azken urteetan bezala, hiru menu aukera eskainiko dituzte, baina prezioetan dago aldaketak gazteak eta nagusiak desberdindu dituztelako. Umeek 10 euro ordaindu behar dituzte, gazteek 18 euro eta nagusiek 25 euro.
Umeen menuari dagokionez, patea, urdaiazpiko kroketak, hanburgesa eta saltxitxak parrilan patatekin, izozkia eta ogia eta edariak osatzen dute menua. Helduena iberikoak, entsalada mixta, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan, limoizko sorbetea kabagaz, ogia, kafea eta edariak (ura, ardo beltza, ardo txuria, klaretea eta sagardoa) ditu. Azkenik, menu beganoa ere jarriko dute aukeran, hurrengokoak dira jatekoak: entsalada mixta, kroketa beganoak, barazki menestra, lasaƱa beganoa eta postrea.