Mus, Briska eta Tute txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira Markina-Xemeinen
Finalaurrekoa Markina-Xemeingo Beti Jai Elkartean izango da, azaroaren 21ean, 17:00etan.
Beti Jai Elkarteak antolatuta, Mus, Briska eta Tute txapelketaren finalaurrekoa jokatuko dute barikuan [azaroak 21] Markina-Xemeinen. Hitzordua 17:00etan izango da, Beti Jai Elkartean. Gainera, txapelketan, lau herri dabiltza elkarren artean lehian: Markina-Xemein, Ziortza Bolibar, Etxebarria eta Berriatua.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txapelketan parte hartzeko beharrezkoa izango da Beti Jai elkarteko bazkide izatea, eta finalaurrekoetako irabazleek Beti Jai ordezkatuko dute Etxebarrian izango den finalean. Finala azaroaren 28an jokatuko da, 17:00etan.
Beti Jai Elkarteko kideek herritar guztiak animatu dituzte Mus, Briska eta Tute txapelketan parte hartzera.