Inhar Urruzuno eta Arkaitz Etxebeste nagusitu dira Etxebarrian
Frontoian jokatu zituzten domekan [azaroak 23] aizkorako Euskadiko gizonezkoen bigarren mailako eta Bizkaiko gizonezkoen harrijasotze txapelketak.
Ibon Errazu Uria Gorenean. Horrela esan dio agur Inhar Urruzuno ondarrutarrak bere kirol ibilbideari. Hamargarren aldiz jantzi zuen domekan [azaroak 23] Bizkaiko gizonezkoen harrijasotze txapelketako txapela Etxebarriko frontoian. Urruzunok horrela esan dio agur bere kirol ibilbideari.
Erabateko nagusitasunez gailendu zen beste behin ere. 112,5 kiloko kopari 37 jasoaldi eman zion, pisu bereko harri kubikoari 17 jasoaldi eta 100 kiloko bolari 25 jasoaldi eman zion. Hau da, guztira 79 j.asoaldi eta 8.575 kilo altxatu zituen. Bigarren Jon Gisasola Zelai V izan zen 7.612,5 kilo jasoz, hirugarren Haritz Aranguren Norde izan zen 6.950 kilogaz eta laugarren Eneko Bilbao 5.962,5 kilogaz.
Euskadiko gizonezkoen 2. mailako aizkora finalari dagokionez, Arkaitz Etxebestek jantzi zuen txapela 19 minutu eta 22 segundoko denboragaz. Bigarren Ibai Soroa izan zen minutu batera justu, hirugarren Ugaitz Mugerza 22 minutu eta 54 segundora, laugarren Xuban KaƱamares 23 minutu eta 57 segundogaz, bosgarren Eneko Saralegi 26 minutu eta 18 segundogaz eta seigarren Jesus Mujika eta 27 minutu eta 51 segundogaz.