Jose Antonio Nuñezek irabazi du Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa
Aramaioko Etxaguen bolatokiak hartu zuen zapatuan [azaroak 22] azken jardunaldia.
Jose Antonio Nuñezek irabazi du Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Zapatuan [azaroak 22] Aramaioko Etxaguen bolatokian jokatu zuten finala. 30 txirlogaz izendatu da txapeldun Nuñez, bigarren izan da Gorka Bereziartua 25 txirlogaz eta Markina-Xemeingo MX3T taldeko Jabier Urkidik osatu du podiuma 22 txirlogaz.
Hain zuzen ere, markina-xemeindarrak izendatu dira taldekakoan txapeldun 78 txirlogaz. Horrez gain, MX3T taldeko Boni plazak hirugarren postua lortu du nagusien kategorian eta Bizkaiko bolaririk onena izan da. Txikienen mailan, Luken Martino berriatuarrak lortu du garaipena 12 txirlogaz.