Markina-Xemeingo finalaurdekoa Txaber Altubek irabazita, osatuta gelditu da finaleko zortzikoa
Zapatuan Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Zapatuko saioak amaiera eman dio finalerako sailkapenari, eta, garaipena eskuratuta, Txaber Altube Sarrionandia sailkatu da abenduaren 20an Bilboko Casillan izango den finalean kantatzeko.
Txaber Altubek irabazi du finalaurrekoaBertsozale Elkartea.. 700 lagun batu ziren zapatuan Markina-Xemeingo Uni Frontoian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreko ikusteko prest. Sei bertsolari aritu ziren lehian, eta Txaber Altubek lortu zuen finalerako txartela. Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa izan ziren gainerako bertsolariak.Gainera, azken finalaurrekoarekin abenduaren 20an Bilbon lehiatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalisten zerrenda osatu zen.
bertsozale.eus
Gai-jartzaile lanetan Zihara Enbeita Gardoki aritu zen, eta epaimahaia honako bertsolariek osatu zuten: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
bertsozale.eus
Finalaurreko horretan, bigarren bueltako puntuazioak batuz 638,5 puntu bildu zituen Altubek, saioaren garaipena eskuratuz. Jone Uria Albizuri izan zen bigarren 630,5 punturekin, eta Oihana Bartra Arenas hirugarren (620 puntu) izan zen saioan.
Saio erabakigarri honetan, puntuazioen batura hartu da kontuan finalean parte hartuko duten zortzi bertsolariak aukeratzerakoan eta horrela, osatu da finalean ariko den “zortzikotea”. Ondorengoak dira abenduaren 20an Bilboko La Casillan, 17:00etan elkarren kontra ariko diren bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Gorka Pagonabarraga Agorria. Finalerako sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri, eta saioa zuzenean emitituko da ETB1 katean.