A25: gorputz eta herri askeen alde borrokatzen segitzeko oihua kalean da
Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunean, eta biolentzia matxista salatu dute han eta hemengo elkarretaratze eta mobilizazioetan. Sare feministek gizon zuriek agintzen duten sistemak "emakumeen gorputzen eta herrien azpiratze eta kontrola" bilatzen dutela salatu dute, eta Itaiak Estatu Sozialistaren eraikuntzan ekarpena egingo duen "alternatiba politikoa garatzean" arreta jarri du.
Sei emakume erail dituzte aurten Euskal Herrian. Hori da biolentziaren alderik gordinena, ikusgarriena, zenbagarriena. Baina ez bakarra. Izan ere, emakumearen kontrako indarkeriaren 5.975 delitu erregistratu ditu Ertzaintzak 2025eko urtarriletik urrira bitartean, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Eta, delitu horien biktima izan diren 4.810 emakume zenbatu ditu. Baina, zelan zenba daitezke emakumeek “egunero” pairatzen dituzte irainak, gutxiesteak, jipioiak, jazarpenak edota bortxaketak? Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da gaurkoa [zaroak 25], eta emakumeen kontrako indarkeria gizarte osoaren arazoa dela adieraziko dute elkarretaratze, mobilizazio zein ekintzetan.
Ohi bezala, Mendexan izan dira elkarretaratzeak egiten lehendabizikoak. Eguerdian elkartu dira herriko plazan. Hasiera batean, euriagatik udaletxe azpian batu badira ere, eguraldiak utzi duenean kaleak hartu dituzte mendexarrek askotariko ikur eta ikurriƱekin. Goizean elkartu dira ere Azkue Natura Ikastolako eta Herri Eskolako LH5 eta 6ko ikasleak Lekeitioko udaletxeko areto nagusian. Bertan, pleno txikia egin dute eta aho batez onartu dute emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpena. Gainontzeko herrietan iluntzean egin dituzte mobilizazio nagusiak, izan elkarretaratzeak edo manifestazioak.
Ondarroako mugimendu feministatik pertsonengan jarri dute arreta: āGure nahia da, pertsona guztiekiko tratu onak bermatuko dituen gizarte baten bizitzea. Pertsonen arteko harremanak, errespetuan, autonomian eta berdintasunean oinarrituko dituen gizarte baten bizitzea, non pertsona guztiek askatasuna izango duten nahi duten bezalakoak izateko eta potentzialtasun osoz garatzeko. Ondo tratatzen gaituztenean ondo sentitzen garelako, zabal ditzagun tratu onakā.
Markina-Xemeingo Morelarre talde feministatik nabarmendu dute faxismoaren gorakada agerikoa dela eta āmodu berezituanā eragiten dietela neska, trans eta bollerei: āMisoginia, borroka feminista arazo sozialen kausa gisa identifikatzeko joerak edo gure borroka kriminalizatzen duten adierazpenak tartekoā. Hala ere, āolatu erreakzionarioaā bestelakoetan hazten ari dela uste dute, āgizonak beraien pribilegioak kolokan ikustearen ondoriozā. Aldi berean ikusten dute borroka feminista āeraginkorraā izaten ari dela. āGure boteretzeak haien pribilegioen galera esan nahi du, eta horregatik dator haien haserreaā.
Lubaki Feministak defendatzen dituzte ābabeslekuā bezala, āarauari erresistentzia eginez bizitzeko toki batā. Zaldibarko Baterajotzea jarri dute adibide modura. Baina askoz haratago joan nahi dute, sistema osoa eraldatu nahi dute. āGure bizitza eta gorputzetan sentitzen dugun biolentziari kolektibotasunetik eta irmo erantzungo diogu. Gazte feministok Baterajotzean hartu genituen indarrek antolakuntzan lur hartuko dute: autodefentsa feminista aldarri eta aliantza politikoak tresna, lubaki feministatik erantzungo duguā.
Alternatiba politikoa
Itaiakoek esan zuten “hamaika arrazoi” dituztela kalera ateratzeko, baita urte osoan indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko ere. Izan ere, gehitu zuten badaudela “inpunitate osoz” gauzatutako isilpeko eta ezkutuko erasoak, eta eraso horiek salatzeko ezintasun handiak dituztela erasoak jasaten dituztenek. Salatu zuten emakumeak direla “estigmatizatuak eta baztertuak” izaten segitzen dutenak, eta, hori gertatu bitartean, eskuineko zein ultraeskuineko alderdi eta eragileak ideia atzerakoiak normalizatzeko interbentzio ideologiko-politikoa egiten ari direla. Itaiakoen hitzetan, alderdi politiko zein instituzionalek ez dute indarkeria matxistarekin amaitzeko bide-orririk plazaratu nahi, eta feminismoaren baitako zenbait sektorek indarkeria matxistari aurre egiteko proposamena “estatu egitura kapitalistaren baitan” kokatu dute. Indarkeria matxistarekin amaitzeak “langile klaseko kolektibo ezberdinen zapalkuntzak indartzen” dituen gizarte ereduarekin amaitzea esan nahi duela azpimarratu zuten Itaiakoek. Horregatik, Estatu Sozialistaren eraikuntzan ekarpena egingo duen “alternatiba politikoa garatzea” da euren hautua: “Gizarte mailan matxismoaren aurkako euste horma indartsu bat sortu eta ahalik eta emakume gehien lan politikora eta antolakuntzara batzea da helburua”.
Hala ere, badira azaroaren 25az gain, aldarrikapenak luzatu nahi izan dituztenak. Berriatuan, adibidez, āQuererā telesaila proiektatu dute hurrengo hiru martitzenetan (abenduak 2, 9 eta 16an), 21:30etik aurrera, bideogelan. Markina-Xemeinen, berriz, egitarauaren baitan sartu dute eguenean [azaroak 27] Manttalingo alaba, Mikel Etxabururen Manttalingo alaba poesialiburuan oinarritutako errezitaldi musikatua, Uhagon Kulturgunean.Ā