Javier Principe Cikautxo kooperatibako presidentea zendu da
Javier Principe Cikautxo kooperatibako presidentea joan den astean hil zen, 46 urtegaz. Cikautxoko zuzendaritzan, enpresak euskara planak eta euskara batzordea izan zezan lan egin zuen Principek. “Euskararekin eta euskalgintzarekin konprometitutako gizona” izan zela nabarmendu dute. Principeren ustez, nazioarteko zabalkundean euskaragaz Cikautxok izandako esperientzia baliagarria izan zen: “Erronka polita izan zen hizkuntza politika lantzea. Euskara kudeatzera ohituta geundenez, honek asko lagundu digu beste hizkuntzak txertatzen”.