Desertaseko brai hegaztia dokumentatu dute lehen aldiz Lekeition
Isuntza arraun elkartearen Kulixka ontziaren irteera pelagikoan atera zioten argazkia.
Desertaseko brai Pterodroma deserta hegaztiaJosemi Soler Desertaseko brai Pterodroma deserta hegaztia dokumentatu dute lehen aldiz Lekeition. Isuntza arraun elkartearen Kulixka itsasontzian itsas hegaztiak ikusteko egindako irteera pelagikoan ikusi zuten hegaztia. Adituek azaldu dutenez, Euskal Herrian orain arte horrelako bost hegazti bakarrik ikusi dituzte eta Lekeitiokoa da argazki ondo dokumentatutako lehendabizikoa.
“Hegazti honen oso behaketa gutxi dagoz Euskal Herrian: ale bi ikusi ziren Higerretik (Hondarribia) 2024an, beste bi leku beretik aurton, bi aleetako bat berandutxoago Getariatik ere ikusi zelarik, eta beste behaketa bat Matxitxakotik, hain zuzen”, zehaztu dute.
Desertaseko braia Portugaleko Madeira artxipielagoko endemismoa da, “eta bertako Desertas uharteetako Bugio izeneko islatxoan baino ez da kumatzen, bere populazioa oso urria delarik”. Iaz Cabo Verdeko gabaia Calonectrsi edwardsii be ikusi zuten Kulixkaren irteeretako baten.