Etxebarriko jubilatuek irteera egingo dute Lekeitiora
Etxebarriko jubilatuek elkartzeko tartea hartuko dute domekan [abenduak 7], izan ere, irteera egingo dute Lekeitiora. Etxebarriko Jubilatuen Elkarteak antolatuta, 11:45ean irtengo dira Olaia aurretik, eta Lekeitio bisitatuko dute. Ostean, Oletako Klaudio Jatetxean elkartuko dira, eta bazkaldu egingo dute. Bertaratzeko elkartekideekin harremanetan ipini edo 661 33 82 79 telefonora deitu behar da eguena [abenduak 4] orduko.