Kultur aretoa bete da Gotzon Lobera euskaltzain urgazlearen liburuaren aurkezpenean
Gotzon Lobera euskaltzain urgazleak San Andres Etxebarriko 1825eko urriaren 13ko hilketak eta ‘Amalau eriyotzena’ bertsopapera liburua aurkeztu zuen joan den domekan Etxebarrian. Kultur areto betearen aurrean egin zuten aurkezpena, eta «ekitaldi elegantea» izan zela adierazi dute udal ordezkariek. Bertaratu zirenek, gainera, ale bana eskuratu zuten udalak oparituta.
