Lea Ibarrako Mankomunazgotik "oso ondo" baloratu dira zaintzaileen tailerrak
'Nobere burua zaindu, besteak hobeto zaintzeko' izenpean antolatu ditu zaintzaileen zaintza tailerrak Lea Ibarrako Mankomunazgoak. Azaroko astearteetan batu dira eta Mankomunazgotik balorazio "oso positiboa" egin da.
Lea Ibarrako Mankomunazgoak zaintzaileentzako tailerrak antolatu ditu beste urte betez, Norbere burua zaindu, besteak hobeto zaintzeko izenburupean. Azaroko martitzenetan hamar lagun batu dira mahaiaren bueltan; batzuk, familiako zaintzaileak, eta beste batzuk, profesionalen zaintzaile lanetan dihardutenak. Hala, Mankomunazgoak tailerren balorazio “oso positiboa” egin du: “Balorazio oso positiboa egin dugu, bai Lea Ibarrako Mankomunazgoko langileok, eta baita, parte hartu duten zaintzaileek ere”.
Tailerretan lanketa ezberdinak eraman dituzte aurrera; besteak beste, mobilizazioak, bihotz biriketako suspertzea, autodefentsa soziosanitarioa eta zaintzaileentzako laguntza emozionala.