Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ondarroako Udalak eta Zatoztek bonu kanpaina jarri dute martxan

Gaurtik [abenduak 3] abenduaren 13ra arte egongo dira bonuak eskuragarri. Kanpainaren helburuak Ondarroako dendetan kontsumoa bultzatzea eta tokiko merkataritza sustatzea dira.

Bonu kanpainaren aurkezpena. Ondarroako Udala.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/12/03

Zatozte Ondarroako Merkatarien Elkarteak eta Ondarroako Udalak bonu kanpainari eman diote hasiera, eta abenduaren 13ra arte egongo da martxan, beti ere, bonuak arinago amaitzen ez badira. Kanpainaren helburua da herriko dendetan kontsumoa bultzatzea eta tokiko merkataritzaren jarduera sustatzea, eta honetarako, udalak 10.000 euro bideratu ditu.

Bonu bakoitzak 15 euroko balioa du, baina bezeroak 10 euro ordaindu beharko ditu, eta pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu erabili ahal izango ditu. Bonuak establezimenduetan Nortasun Agiria erakutsita trukatu behar dira, eta gutxieneko erosketa 15 eurokoa izan behar da: “200 bonu jaulkiko dira, eta 5 euroko bonuak dira, ahalik eta herritar kopuru handienarengana iristeko asmoarekin, hau da, 15 euro gastatu eta 10 euro ordainduko dituzte herritarrek”. 

Kanpainaren  kudeaketa Zatozte Elkarteak egingo du, tokiko establezimenduekin elkarlanean, eta elkarteko kideek bonuen garrantzia azpimarratu dute: “Bonuak tresna eraginkorra dira bezeroak erakartzeko, salmentak aktibatzeko eta tokiko merkataritzaren hurbiltasuna eta kalitatea balioan jartzeko”. Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak herriko komertzioen lana balioan ipini du: “Herri biziak nahi baditugu, garrantzitsua da merkataritzari laguntzea, izan bonuen bidez edo beste bide batzuetatik. Bonu hauen bitartez, herritarrei euren erosketetan laguntzea, herriko komertzioa sustatzea eta dirua herrian bertan mugitzea lortuko dugu”.

Horrez gain, Alkortak duela hilabete aurkeztutako Oso Pro! kanpaina gogora ekarri du, eta bonu kanpainaren abantailak aipatu ditu. Herriko komertzioetan kontsumitzea “abantaila” dela zehaztu du: “Herrian erein, herria loratuz. Udalak jarritako dirua herritarrek darabilte, herriko komertzioetan, tokiko merkataritza sustatuz. Horrez gain, plataforma handiek eskaintzen dituzten balizko abantailen aurrean, herritarrek 5 euro aurrezten dituzte erosketa bakoitzean, eta gainera, dendariek ez dute dirurik galtzen. Bestalde, bonu kanpaina honek herriko merkataritza sustatzea du helburu, herritarrak herrian erostera animatu eta horrela erosle potentzialak erakarriz”.  Kanpainak herriko ekonomiari «positiboki eragiten» diola nabarmendu du alkateak: “Izan ere, tokiko saltokiek jasotzen duten sarrerari esker, herrian ekonomia modu zirkularrean mugitzen da, eta bizi kalitatea sustatu daiteke”. Aurrez aurreko tratuaren garrantzia azpimarratu du: “Ez dugu ahaztu behar, bonu sistemak bertatik bertarako eta aurrez aurreko tratua sustatzen duela, lekuan bertan eroslea eta saltzailea aurrean daudelarik”.  

34 komertzio. Kanpainan herriko 34 komertzio hauek parte hartu dute: Anie, Arantza estetika, Badiola burdindegia, Bengoetxea kirolak, Dra! jolas denda, Dra! osagarriak, Eguren elektrotresnak, Fernando Urruzuno farmazia, Osa Larruzea farmazia, Frias, Ganbara, Idaga estetika, Idiakez, Intersport, Klik Klak, Kurike, Laura’s arropa denda, Lavin, Lide, Lilie, Lorak Esther, Marta ileapaindegia, Martin informatika, N maskoten ileapaindegia, Nerea, Goe oinetakoak, Omar konponketak, Sustrai belardenda, Tiki Taka, Vitoria optika, Zaloa, Zaton eta Zibot.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.