Lea-Artibaiko bertsolariak irabazle, Bertsolari Gazteen BBK Sariketan
A mailako finala irabazi dute Oizpeko Pantolluk taldeko Haizea Rotaetxe (Markina-Xemein), Malen Ibarzabal (Ziortza-Bolibar) eta Jon Abasolo (Munitibar) bertsolariek.
Oizpeko Pantolluk taldea.Bizkaiko Bertsozale Elkartea Azaroaren 3an hasi zen Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa, eta lau kanporaketa eta bi finalaurreko jokatuta, heldu da amaierara. Lea-Artibaiko bertsolariek ere parte hartu dute sariketan, eta Oizpeko Pantolluk taldea txapelagaz itzuli da etxera. Antolatzaileek oholtzan eta publikoan egon zen “giro ona” nabarmendu dute.
Haizea Rotaetxe (Markina-Xemein), Malen Ibarzabal (Ziortza-Bolibar) eta Jon Abasolo (Munitibar) bertsolariek osatu dute Lea-Artibaiko taldea, eta A mailan lehiatu dute. Finala Etazetak taldeko Aiala Irurtia, Emile Zabala eta Ekhi Zuluagaren aurka jokatu zuten atzo [abenduak 4], Zornotzako Zelaieta Zentroan.
B mailako finala ere atzo jokatu zuten bertsolariek, eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeko Bittor Altube (AbadiƱo) eta Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo) izan ziren irabazleak; Zerobi taldeko Irune Basagoiti (Ermua) eta Maider Altunaren (Arrigorriaga) aurka aritu ziren norgehiagoka. Kantakera onenaren saria, ostera, Iradi Barrenetxeak eskuratu zuen.

Finaleko partaideak.Bizkaiko Bertsozale Elkartea