Etxebarriko II. Berdintasun Plana aurkeztuko dute eguaztenean
18:00etan izango da aurkezpena, udaletxean.
Etxebarriko Udalak eta Parekidetasun Batzordeak joan den urrian ipini zuten martxan I. Berdintasun Planaren ebaluazioa eta II. Berdintasun Plana diseinatzeko prozesua, eta eguaztenean [abenduak 10] II. Berdintasun Planaren aurkezpena egingo dute.
Herritarren ekarpena “ezinbestekoa” dela nabarmendu dute prozesu guztian udal ordezkariek, eta hala, azaroaren 7ra bitarte herritarren iritziak biltzeko galdetegi anonimoa egon da martxan. Behin iritziak jasota, herritarren ekarpenekin findu dute planaren diseinua, eta 2026tik 2029ra (biak barne) egongo da martxan. Aurkezpena 18:00etan egingo dute, udaletxean, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei: “Anima zaitez eta parte hartu. Zure proposamenak entzun nahi ditugu”.