Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lau teilaren bidaia, Euskal Herritik Karibera

Jose Pablo Arriaga eskultore markina-xemeindarrak Atlantikoa bakarka gurutzatu du Mutrikutik Martinikara, eta bere familiarekin elkartuta jarraituko du 'Lau teila' proiektu artistiko eta poetikoan lanean.

Jose Pablo Arriagaren 'Lau teila' proiektua Argazkia: Jose Pablo Arriaga.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/12/09

Jose Pablo Arriaga eskultore markina-xemeindarrak Atlantikoa zeharkatu du bakarka azken asteetan, Mutrikutik abiatu eta Martinikara (Karibe) iritsita. Eskultoreak adierazi duenez, zeharkaldiaren bitartez mugimenduan sortzen den esperientzia bateratu du, artea, itsasoa eta bizipen pertsonalak uztartuz. Hala, Lau teila proiektu poetiko eta familiakoia abiatu du.

Bizkaia belaontzian egin du bidaia, eta Martinikara heltzeagaz batera, haren bikotekidearekin eta bi alabekin elkartu da Arriaga. Adierazi duenez, hemendik aurrera batera jarraituko dute proiektuan lanean: “Lau teila ez da bidaia soil bat: arnasten, flotatzen eta hegan egiten duen obra bat da. Nabigatzen duen artea”.

Jose Pablo Arriagaren 'Lau teila' proiektua

Argazkia: Jose Pablo Arriaga.

Proiektuaren bihotzean lau teila berezi daude, egurrezkoak eta buztin-antzez margotutakoak: “Batzuetan ur gainean flotatzen dute, besteetan, berriz, hegaztiak bezala aidatzen dira. Ibili horretan behatu egiten dute. Haien begiradek, paisaiak ez ezik, bidaiaren bizipen bera ere atzitzen dute. Izate horrek blaitzen gaitu gu ere, Bizkaia nabigtzen dugunok: lauko familia bat, urte betez erlojurik ezagutuko ez duena”.

Arriagak Atlantikoaren zeharkaldia prozesu artistiko gisa ulertzen du, istorio linealak kontatzetik harago. Haren hitzetan, zeharkaldia sorkuntza da: ez ditu istorioak kontatzen, “denborari eta espazioari, harremanei eta itsasargi ditugun balioei forma” ematen die. “Teilak ez dira hondoratzen; flotatu egiten dute. Ez dira gelditzen; hegan egiten dute”, adierazi du. Hala, Kuban utziko dute horietako bat, “anaitasun ekintza gisa, ingurunearekin eta bertan bizi direnekin integratzen den, eta uki daitekeen, elkartasun ikur gisa”.

Artistaren esanetan Lau teila “familia, kultura eta mugimenduan dagoen artea” da; haizearekin, itsasoarekin eta argiarekin etengabeko elkarrizketan dagoen pieza bizia. Haren ustez, egitasmoa “poesia eta eskultura laborategia” da: “Haizeak laztandutako lau teila, sustraien eta ostertzaren artean, istant bakoitza berez arnasa hartzen duen eta existitzen den forma bihurtuz”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.