Mutrikuko XIII. Kirol Gala ospatuko dute barikuan
Ekitaldia barikuan [abenduak 12] 19:00etan izango da; ostean luntxa egongo da. Guztira lau sari banatuko dituzte.
Mutrikuko Udalak, Kirol Batzordeak eta Kirol Lan Mahaiko elkarte eragilean antolatuta, XIII. Kirol Gala egingo dute barikuan [abenduak 12]. Udaletxeko Udalbatza Aretoan izango da ekitaldia, 19:00etatik 19:45era, eta Eritz Hernandez izango da aurkezlea.
Herriko kirolarien jarduna aitortzeko asmoz, lau sari banatuko dituzte. Kirolari onenaren saria eskuratuko du Eñaut Urreisti Astigarraga puntistak, kirol talde onenaren saria, ostera, Mutriku Arraun Taldeko haur mailako neskek irabaziko dute eta kirol ibilbide onenaren saria, Rafa Uranga Granados kotxe eta moto gidariari emango diote. Kirol aipamen bereziaren saria abuztuan zendu zen Peio Arreitunandia Quinteiros txirrindulariarentzat izango da; Kirol Galaren antolatzaileek “elkartasun osoa” adiera nahi izan die Arreitunandiaren familiako kideek. Era berean, jakinarazi dute, Atxukale Txirrindu Taldeak eta udalak aurrerago adostuko duten une batean emango diotela sendiari herriak “maitasun osoz” eskaintzen dion garaikurra.
Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte galara, eta ostean luntxa egongo dela jakinarazi dute. Era berean, udalak eskerrak eman nahi izan dizkie Kirol Lan Mahaian parte hartzen duen kirol elkarte eta eragile guztiei.