Simon Bolivarri buruzko hitzaldia eta liburu aurkezpena egongo dira barikuan Ziortza-Bolibarren
Bertaratzen direnek liburuaren ale bat eskuratuko dute; asistentzia baieztatu behar da.
Herritarrak, Simon Bolivar Museoan. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala. Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoak eta J. A. Freytter Elkarteak hitzaldia eta liburu aurkezpen saio bat antolatu dute barikurako [abenduak 12]. 18:30ean izango da saioa, eta Francisco Toloza Fuentes Kolonbiako Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kolonbiarrak Simon Bolivar askatzailearen askatasun irakaskuntzak liburua aurkeztuko du.
Saioaren ondoren, liburuaren ale bana banatuko dute bertaratutakoen artean. Antolatzaileek aurrez asistentzia baieztatzeko eskatu dute, komunikazioa@freytter.eus helbidera idatziz. Ohartarazi dutenez, hitzaldia gazteleraz izango da.