Txapelpunk taldeak disko bikoitza kaleratu du
Iñigito Txapelpunk lekeitiarraren taldeak 25 urte bete ditu eszenatokietan.
Txapelpunk taldeak 25 urte bete ditu eszenatokietan, eta mugarri hori ospatzeko disko bikoitz berezi bat kaleratu du. Era berean, Iñigito Txapelpunkek azaldu du lanak bi izen dituela: Always Punk katalogoetan eta Somos Eskoria gara diskoko karatulan inprimatuta dagoena. “Nire ibilbide profesionalaren hainbat garaitan konposatutako eta grabatutako 28 abesti dira”.
Lehenengo diskoan, taldearen lehen lana berrargitaratu dute, “hasierako soinua eta jarrera gordez, baina ekoizpen berritua eta kalitate hobetuagaz. Punkaren sustraietara itzuli eta Txapelpunken hasierako indarra bizitzeko aukera paregabea da”. Bigarren diskoan, berriz, kanta berriak aurkituko dituzte entzuleek: “Gaur egungo garaietara egokitutako mezuekin, baina betiko punk espiritua galdu gabe. Eztanda emozional eta musikala, belaunaldi berrientzako eta hasieratik jarraitzen duten zaleentzako. Txapelpunk ez da gelditzen —iragana omentzen du, eta etorkizunari aurre egiten dio soinu bortitz eta konprometituagaz”.
Adibidez, Somos Eskoria abestiaren euskarazko bertsioa kaleratu du. “Nire autoretzaren ia 400 konposizioetatik Eskoria Gara da gehien hunkitzen nauenetako bat”, aitortu du lekeitiarrak.