
Juan Fernandez Egiguren argazkilari ondarrutarrak 37 irudi eta beste horrenbeste literatur testu elkartu ditu diziplina anitzeko ‘Irudiletrak’ proiektuan. Berak ateratako argazkiekin eta Euskal Herriko sortzaile ezberdinek egindako letrekin osatu du erakusketa Fernandezek. Gainera, Augustin Zubikarairi eskainitako omenaldi pertsonala ere badela azpimarratu du egileak.

Iñigito Txapelpunk lekeitiarraren taldeak 25 urte bete ditu eszenatokietan.