Ibon Badiolak eta Ioana Osak Irabazi dute Egia-Iriondo Memoriala
Iraia Beristainek eta Nerea Badiolak lortu dute hirugarren eta laugarren postua emakumezkoetan, eta Julen Etxebarriak eta Iker Ormaetxeak gizonezkoetan.
Egia-Iriondo Memorialeko txapeldunak. Ondarroako Udala. Huts egin ezin duten ekimena da ondarrutarrentzat Egia-Iriondo Memoriala, eta aurten ere horrela izan da; hogeita hemeretzigarrena lehiatu zuten zapatuan [abenduak 13]. Iazko parte hartze kopurua gaindituta, 550 korrikalari baino gehiagok igaro zuten helmuga: “Guztira 500 dortsal inguru banatu genituen, baina ez dakigu zenbat lagunek parte hartu zuten; izan ere, batzuk dortsalik gabe egin zuten lasterketa. Gure kalkuluen arabera 550 lagunetik gora helmugaratu ziren”.
Lehenengo, HHtik LH6rainoko umeek txandatan egin zuten korrika; txikienak Zeledoniotik hasi ziren, eta nagusiak, aldiz, Zaldupeko zubitik. Nesketan, Nerea Badiolak jantzi zuen txapela, eta mutiletan, hiru lagunek batera gurutzatu zuten helmuga, besarkatuta: Youseff Hatab, Ian Agirretxea eta Jon Outeidal. Nesken bigarren postua, aldiz, Garazi Agirrek eskuratu zuen, eta hirugarrena, Haizene Ugartetxeak.Â
12:00ak pasata hasi da nagusien lasterketa: “Antolatzaileok barkamena eskatu nahi diegu parte hartzaileei, lasterketa programatuta zegoena baino 15 minutu beranduago hasi delako. Iazko irabazle berdinek jantzi dute txapela aurten ere: Ioana Osa eta Ibon Badiola. Gainera, Badiolak iazko denbora hobetu duela zehaztu dute antolatzaileek: “Guk ez diogu denborari gehiegi begiratzen, txapelketa herrikoia baita. Hala ere, pozgarria da korrikalariek denborak hobetzea, maila handia dagoen seinalea baita”. Iraia Beristainek lortu zuen bigarren postua emakumezkoetan, eta Nerea Badiolak hirugarrena. Gizonezkoetan, Julen Etxebarria izan zen bigarrena, eta Iker Ormaetxea hirugarrena.Â
Gainera, beteranoen sailkapenean ere, Osa izan zen lehenengoa, eta Dunixe Burgoak eskuratu zuen bigarren postua. Hirugarrena, ostera, Ainhoa Arratentzat izan zen. Gizonezkoetan, Edorta Antxustegik irabazi zuen lasterketa, eta Xabier Gozalezen eskuratu zuen bigarren postua. Hirugarrena, berriz, Asier Astigarragak.Â
“Eguraldiak asko lagundu zuen, eta oso giro ederra egon zen. Gainera, Zubi Zahar Herri Ikastolako ikasle den Unaik eta ikasle ohi den Oihanek ere parte hartu zuten, jende askoren babesagaz. Unaik egindako proiektu batetik etorritako ideia izan zen, eta oso polita izan zen helmugara heldu ziren unea”, azaldu dute antolatzaileek.Â
Ondokoa izan da sailkapena:
- Sailkapen orokorra (lasterketa nagusia):
- Ioana Osa / Ibon Badiola
- Iraia Beristain / Julen Etxebarria
- Nerea Badiola / Iker Ormaetxea
- Beteranoak:
- Ioana Osa / Edorta Antxustegi
- Dunixe Burgoa / Xabier Gonzalez
- Ainhoa Arrate / Asier Astigarraga
- Gazteak:
- Nerea Badiola / Youseff Hatab, Ian Agirretxea eta Jon Outeidal.
- Garazi Agirre.
- Haizene Ugartetxea.
Argazkiak: Ondarroako Udala.Â