'Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga' dokumentalak Kofradia Zaharra bete du
Barikuan [abenduak 12] Ondarroako Kofradia Zaharrean proiektatu zuten 'Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga' dokumentala.
Boga-Bogako kideak, Udane Barinagarrementeria eta Mijo Lizarzaburu.Ondarroako Udala. Feministaldian Donostian estreinatu ondoren, barikuan [abenduak 12] Ondarroako Kofradia Zaharrean proiektatu zuten Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga dokumentala, eta aretoa jendez bete zela azaldu dute antolatzaileek. Bertan egon ziren Boga-Boga talde feministako kideak, eta baita, Udane Barinagarrementeria eta Mijo Lizarzaburu dokumentalaren zuzendariak ere.